Papuako Lurraldea Territory of Papua | |||
---|---|---|---|
1883 – 1949 | |||
Britainiar kolonia | |||
| |||
Geografia | |||
Historia | |||
Queenslandek beretu | 1883 | ||
Ginea Berriko Lurraldearekin elkartu | 1949 | ||
Papuako Lurraldea australiar jabetza izan zen, Ginea Berria uhartearen hego-ekialdea hartzen zuena. 1883an, Queenslandeko gobernuak beretu zuen lurraldea Britainiar Inperioarentzat. Erresuma Batuko gobernuak uko egin zion anexioa berresteari, baina 1884an babes herri bat eratu zuen, Britainiar Ginea Berria izenarekin. 1905ean, Australiaren agindupean gelditu zen. Lehen Mundu Gerran, australiarrek uhartearen ipar-ekialdea (Alemaniar Ginea Berria) hartu zuten. Gerra ostean bi lurraldeak australiarren esku gelditu ziren, eta 1949an batu ziren, Papua eta Ginea Berriko Lurraldea eratuz. 1975ean, lurralde hori independizatu zen Australiatik, Papua Ginea Berria izenarekin[1].